Aitor Iriondo naiz, elgoibartarra jaiotzez. Hogeita lau urte ditut eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua naiz. Enpresa industrial bateko arlo komertzialean dut nire ogibidea eta zinegotzia naiz nire herrian.
Etxean betidanik erakutsi didate amankomunean dugun proiektuan norberak bere ekarpena egin behar duela, hori da niretzako zerbitzu publikoa, aberria maitatu eta bere eraikuntzan lan egitea. Txikitatik bizi izan dut giro politikoa etxean, 18 urterekin EGIra gerturatu nintzen eta une hortatik argi izan dut gure herriaren eraldaketan parte hartzeko prest nagoela. Honek ematen dit behar dudan indarra hautagaitza honetan pausoa emateko.
2023an Elgoibarko Udaleko Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteriaren sustapeneko zinegotzi aukeratu ninduten elgoibarko herritarrek. Apaltasunetik eta herrigintzatik hartu dudan erronka bat da zinegotzi izatearena, Legebiltzar Taldeari berdina eskeini nahiko nioke. Ikasteko griña eta Euskadi indartsu baten eraikuntzan lan egiteko gogoa. Gure hizkuntzari diodan errespetuagatik gustoko dut aldeko politikak bultzatzeko aukera izatea, ikasketa eta ogibideagatik industria eta sustapen politikak gustoko ditudan bezala.
Datozen urteotan, gure herriak aurretik dituen belaunaldi aldaketa eta erronka teknologikoak arduratzen naute. Niretzat, Arantxa Tapia bezala, erreferente izan diren politikariek jakin duten moduan gustatuko litzaidake erronka hauei erantzuna ematea.
Ikasketaz aukera handirik izan ez dudan arren, maite ditut irakurketa eta idaztea. Baina argi eta garbi, gehien behar izaten ditudan uneak, lagunekin eta familiarekin bizi ditudanak izaten dira. Egun eguzkitsuetako kafe solasaldiak eta amonarekin nire etxeko lorategian txikitako kontakizunak partekatzen ditugun asteburu arratsaldeak. Biziki pozten naute une eta leku horiek!
Etxean betidanik erakutsi didate amankomunean dugun proiektuan norberak bere ekarpena egin behar duela, hori da niretzako zerbitzu publikoa, aberria maitatu eta bere eraikuntzan lan egitea.