EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Ainhoa Campo

Ainhoa Campo Arenaza naiz. 48 urte ditut . Araiar peto-petoa. Opelloran jaio nintzen eta ondoren Arespalditzako alaba egin nintzen.

Ama naiz, 18 urteko mutiko batena eta 15 urteko neskatoarena. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna, EHU/UPV unibertsitatean.

Ainhoa Campo

Familia langile batean sortu nintzen. Aita eta amak lan gogorra egin behar izan dute hiru seme -alabei etorkizun ona emateko. Abertzale osoak ere badira, aitak eta amak txikitatik irakatsi digute aberria maitatzen, gure kultura, gure tradizioak, gure baloreak ,…

Hainbat urte eman ditut enpresa pribatuan, bai eta Euskadiko Herri Administrazioan ere, hainbat kargutan. Aiarako alkate izan nintzen 2000tik 2011raino, Arabako Batzar Nagusietako prokuradore ondoren eta berrikitan,Berdintasun eta Giza Eskubideen saileko zuzendari Arabako Foru Aldundian.

Oraingo honetan, berriz ere izango naiz Eusko Legebiltzarrerako hautagai Arabatik. Ohore handia, ilusio ikaragarria ematen didan zerbait eta, jakina, erantzukizun erraldoia ere bai. Imanol Pradales buru duen taldeko kide naiz eta talde horri eskainiko dizkiot nire ezagutzak eta esperientzia.

Mendia ala hondartza? Biak atsegin ditut, konpainia onean bada, familiarekin eta lagun artean. Irakurle amorratua naiz. Nire buruaz esan dezaket pertsona alaia naizela, bizia eta aktiboa. Maite ditut erronkak. Horregatik, nire bizitzako garai berri bati heltzen diot gogotsu eta ilusio handiz.

EAJ-PNVren esentzia dira lana, konpromisoa eta esfortzua. Beti euskal gizartearen alde eginez.