EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Xabier Otxoa

Xabi Otxoa naiz, Aretxabaletan jaiotako 32 urteko euskalduna. Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaria eta enpresa administrazio eta zuzendaritza master exekutiboa. Bi formazio hauekin ikuspegi zabal eta estrategikoa edukitzeko ahalmena garatu dut etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Jaio nintzen herrian, Aretxabaletan, zein orain bizi naizen herrian, Usurbilen, bietan erronka politikoari heldu diot eta zinegotzia izan naiz eta naiz.

Xabier Otxoa

Ilusioz egiten diot aurre nire hautagaitzari. Uste dut EAJk jakin duela eta asmatu duela ziklo politiko berriei aurre egiteko taldea aproposa sortzen, hautagai bikainak aukeratzen eta Euskadik behar dituen erronkei aurre egiteko estrategia markatzen

Gazte inkorformista bat bezala deskribatuko nintzake, beti hobetzeko grina daukat, bai herrigintzan eta baita arlo pertsonalean ere. Gure lurrak eta ingurumena zaindu, bertako industria eta garapen teknologikoak lehiakorragoak izan daitezen gure energia propioa sortu, azpiegitura seguruak eta eraginkorrak mantendu eta berriak sortu, azken finean, lehiakorrak eta lurraldearen aberastasuna bai, baina ingurumenean hobekuntza eta aurrera pauso nabarmenak ematean datza nire nahia.

Aitonarengandik jaso nuen politikarako grina, baina Ibarretxeren garaiak piztu zidan interesa eta gogoa. Horregatik Ibarretxe dut erreferente politikoa, Jose Antonio Agirre lehendakariarekin batera. 

Etxean beti erakutsi didate jarrera eraikitzailea, irekia, errealista eta baikorra edukitzen. Nire ibilbide pertsonal eta politikoan horrela jardun dut arlo guztietan, horrela besterik ez bait dut ulertzen politika.

Eusko Alderdi Jeltzalea pertsonek osatzen dugu, eta pertsonak garen heinean, nahitaez, akatsak ere egin ditugu, baina apaltasun osoarekin, egindakoak erantzukizunez onartu, aztertu eta hobetzeko gaitasuna izatea ere argi utzi dugu.

Ume txikiak eta txakurrak jolasean eta ezer esan gabe nola elkar ulertzen duten ikusteak irribarrea eragiten dit.

Ez da bakarrik zer egingo dugun, baizik eta nola. Gizartea populismotik errealismora jaistea gero eta lan mardulagoa suposatzen du.