Rubén Martínez Crespo naiz eta Bernedon (Araba) jaio nintzen 1983an, eta bertan bizi naiz. Nire bizitza pertsonala eta profesionala herrian garatu ditut, eta lau urtez (2029tik 2023ra) herriko alkate izateko ohorea izan nuen.
Legealdi honetan Udalean jarraitzen dut, zinegotzi gisa. 2011tik 2019ra bitartean ere izan nintzen. Ikaskuntza politiko eta pertsonal garrantzitsua izan da niretzat, zalantzarik gabe, Herri gisa aurrean ditugun erronkei heltzen lagunduko didana.
Herriarekiko eta lehen sektorearekiko harremana familiatik datorkit. Abeltzaina zen aita eta abeltzaina naiz ni. Berak sartu ninduen lan honetan eta berak irakatsi zidan Araba eta Euskadi maitatzen.
Gaur egun abeltzaintza ekologikoko ustiategi bat daramat anaiekin. Gure ganadua Izkiko parke naturalean bazkatzen da. Nire lanaren ezaugarri nagusia da lurra ekologikoki lantzea. Gure behien bazka guk geuk produzitzen dugu. Aitzindari izan ginen eta gaur egun Angus arrazako ganadua hazten dugu. Benetan gozoa.
Baina abeltzaintzaz gain, gure okela kontsumitzaileei zuzenean eta Arabako Mendialdeko eta Trebiñuko jatetxeei saltzeaz ere arduratzen naiz. Horrek ematen dit pertsonekin zuzenean hitz egiteko aukera, beren kezkak eta ardurak lehen eskutik ezagutzeko eta, jakina, Araban eta Euskadin 0 kmko kontsumoa sustatzeko. Kontsumo jasangarria defendatzen dut, osasungarria eta kalitatezkoa.
Orain, Bernedoko Udalean ibilbide luzea egin ondoren, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrera aurkeztuko duen hautagaitzako kide naiz. Erantzukizun handia niretzat, baina aldi berean ilusio handia ere bai. Arabako herri txikien ikuspuntua eramango dut Gasteizko ganberara, lehen sektorearen ikuspuntua, nik ondotxo ezagutzen dudana, arlo legegilera eramanez, nire eskarmentua eta ezagutza Imanol Pradalesen eta EAJ-PNVren lantaldearen zerbitzura jarriz.
Uste osoa daukat Nekazal sektorearen interesen defentsarekin EAJ-PNVk hitzeman duen konpromisoan.