Raúl García Ezquerro naiz. 30 urte ditut. Laguardian jaio eta hazi nintzen eta bertan bizi naiz. Ikusentzunezko eta ikuskizunen zuzendaritzako eta animazio soziokulturaleko goi teknikaria naiz. Egiten dudan lan hau oso gustuko dut eta politikagintzarekin uztartzen saiatzen naiz.
22 urte nituela Laguardiako Udaleko korporazioan sartu nintzen EAJ-PNVren ordezkari gisa. Oposiziora joan nintzen eta, ondoren, Kultura saileko zinegotzi eta Sindiko bihurtu nintzen.2022an aukeratu ninduten alkate, 28 urte nituela.
Ordurako, udalerriko elkarteetako kide aktibo izan nintzen. Oraindik hainbat elkartetan parte hartzen eta laguntzen dut, eta maite dut Laguardiaren alde alderdi guztietatik aritzea. Horregatik, ez nuen zalantza izpirik izan udalerako proposatu nindutenean. Urrats berri bat zen Laguardiaren alde egiten dudan lanean. Aitortu behar dut pasioz egiten dudala .
Aitite biak nekazariak eta amamak langile finak joskintzan eta Arabako ikatz-lanetan. Aita eta ama beti lanean, etxean, mahastietan eta eraikuntzan ….. anaiak ekintzaile petoak. Aitaren arbasoak arabarrak dira eta amarenak Errioxakoak. Lanari eta familiari dedikatutako bizitzak denak, eta beti nire erreferente nagusi. Eguneroko lanean etxean irakatsi zidatena aplikatzen saiatzen naiz: esfortzua eta kemena gure herrikideen bizi kalitatea hobetzeko.
Umetatik ikusi dut kontinuismoa izan dela nagusi gure udalerrian.Beti betikoa eta betikoentzat. Nire konpromiso politikoa bideratuta egon da betidanik egoera horri buelta ematera eta urteetan ahaztutako arlo guztiak biziberritzera: berdintasuna, euskara, gazteak, aisia, parte hartzea …. Horri esker, gaur, Laguardia bestelakoa da.
Harrotasunez, emozio eta erantzukizun handiz hartu nuen Eusko Legebiltzarrerako Arabako hautagaitzako kide izateko proposamena. Gure Herria eraikitzeko proiektuan parte hartzeko aukera handia da hau. Nire onena emateko aukera, Imanol Pradales buru duen lantaldearen eskutik.
Lanari ekin diezaiogun Euskadiko toki guztietan zerbitzu berberak izan arte.