EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Rakel Molina

Rakel Molina dut izena eta 35 urte ditut. Eskuernagan jaio nintzen, munduko txokorik zoragarrienetako batean.

Kazetaritzan lizentziatua naiz, eta ikasketa horiek burututa, txikitatik nire ametsetako bat bete nuen. Gero, denboraren poderioz, beste grina asko nituela ulertu nuen; hala nola, mendira joatea, bizikletan ibiltzea, irakurtzea edo musika entzutea; zuzenean eta giro egokiarekin bada, askoz hobeto.

Rakel Molina

Umorea da nire senaren eta nortasunaren ezaugarrietako bat, gure lurrarekiko dudan maitasuna bezala.

Nire aitak, EAJ-PNVko afiliatuak, hasiera-hasieratik piztu zidan politikarekiko interesa; eta, beraz, EAJ-PNVrekin konpromisoa hartzea da nire erabaki egokienetako bat. Gure alderdiak benetako autogobernua eskaintzen duelako eta, bere kudeaketarekin, egunetik egunera hobeto bizitzeko herria eta berdintasunezko Euskadi lortzeko gai dela erakutsi duelako. Euskadi oparoa, guztiok babesten gaituen herria, Europaren abangoardian dagoena gizarte-politiketan. Osakidetza edo Euskal Eskola Publikoa bezalako lehen mailako zerbitzu publikoak eskaintzen dituen Euskadi. Kontzertu Ekonomikoa bezalako eredu propioa duen Euskadi, gure baliabideak kudeatzeko aukera ematen digun herria.

Azken bi legegintzaldietan legebiltzarkide izatea ohorea izan da, izan ere, herritarren ahotsa demokraziaren etxera eramateko eta euskal gizartearen bizitza hobetzeko lagundu dudalako EAJ-PNVk babesten dituen gizarte-politiken bitartez. Orain, datozen lau urteetan ilusio berarekin nago politika horiek bultzatzen jarraitzeko.

Euskadi libre batekin amets egiten dut, herrialde erabat autonomo batekin, gure izaeraz harro dauden pertsonekin. Horregatik, apirilaren 21ean ilusioz hartuko dut  Imanol Pradalesen hautagaitza, gure lehendakari bihurtu arte. Lehendakariak EAJ-PNVren eskutik lan egingo du amesten dudan Euskadi lortzeko.

Amesten dudan Euskadirantz ibiltzen jarraitzen dugu.