Pedro Sáez de Castillo García nauzue. 1973an jaio nintzen Gasteizen, eta bertan bizi naiz. Ezkonduta nago eta hamahiru urteko mutiko baten aita naiz. Aitaren familia Uribarri Nagusia (Araba) herritik dator, eta amarena, Pola de Siero (Asturias) herritik. Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua naiz, eta 21 urte daramatzat Giza Baliabideetako eta Administrazio Publikoko irakasgaiak ematen, Egibideko lanbide-heziketako irakasle gisa.
Beti sentitu dut politikarekiko interesa. Gogoan dut hamahiru edo hamalau urterekin etxera joaten nintzela albisteak ikustera, eta oheratzean irratia sintonizatzen nuela solasaldi politikoak entzuteko. Oso gogoan ere dut Alderdi Egunera ekitaldi politikoa entzutera bakarrik joaten nintzeneko garaia.
Laster hazi zitzaidan sentimendu abertzalea, euskaltegira euskara ikastera, elebiduna izatera eta semearekin hizkuntza horretan komunikatzera eraman ninduena.
Lanbide-heziketako irakasle gisa egiten dut lan. Horri esker, kontzienteagoa naiz hezkuntzak eta prestakuntzak pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko tresna gisa duten garrantziaz. Irakasle gisa hogei urtetan baino gehiagotan izandako esperientziatik abiatuta, eraldaketa-une batean gaudela uste dut, eta gai izan behar dugula garai berrietara eta belaunaldi-erreleboaren erronkara egokitzeko.
Lan egiten dudan ikastetxeko hezkidetza- eta berdintasun-batzordea koordinatzeko zeregina ere bete dut urte batzuetan, genero-desberdintasuna hausten duten neurriak eta ekintzak ezarriz.
Badakit urte gorabeheratsuak eta ziurgabetasunik gabekoak bizi ditugula. Horregatik, erronka berriei ilusioz, lanez eta bermez aurre egiteko gai izango den taldea osatu nahi dut.
Arlo pertsonalean, familiaren eta lagunen konpainiaz gozatzen duen gertuko pertsona naiz. Era guztietako kirolak praktikatzen saiatu naiz: mendia, padela, mendiko bizikleta, running-a... Eta nola ez: ez dut galtzen Deportivo Alavesen partida bat ere Mendizorrotzan!
Zenbait proiektu solidariotan eta komunitatearentzako zenbait jardueratan ere lagundu ohi dut.
Hezkuntza bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea hobetzeko mekanismoa da.