EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Noemí Aguirre

Noemí Aguirre Quintana naiz. Dulantzin jaio nintzen duela 47 urte. Neure burua definitu beharko banu, landa inguruko emakumea naizela esango nuke.

Landa inguruko emakumea naiz bizitza osoa Dulantzin eta Egiletan eman dudalako. Arabako landa inguruan. Familia sortzeko eta lanean hasteko tokia erabakitzerako orduan, ez nuen zalantzarik izan eta herrian geratu nintzen.

Noemí Aguirre

Familia ugari baten ama naiz: bi mutiko eta neskato bat. Hirurak harro baino harro daude landa ingurukoak izateaz.

Lanbidez eta bokazioz nekazaritzako ingeniaria naiz, nekazal -ekologian eta landa garapenean aditua. Nire lanbideak zerikusi handia izan du beti landa garapenarekin eta lehen sektorearekin. 

Politikan hasi nintzen 2019ko hauteskundeetan, EAJ-PNVren ordezkari gisa. Legealdi hartan Dulantziko zinegotzi karguaz jabetu nintzen.

Aurreko udal hauteskundeetan, alderdikideek bultzatuta, zerrendaburu joateko proposamena onartu nuen. Urrats garrantzitsua niretzat, erantzukizun eta harrotasunez eta gogotsu eman nuena. Izan ere, hauteskundeak irabazi genituen EAJ-PNVk Dulantzin historia osoan izan dituen emaitzarik onenekin. Baina ezin izan naiz neure udalerriko lehen emakume alkate izan, beste alderdiek boterera iristeko akordioa izenpetu dutelako.

Gure kultura, gure historia, ezin dira ulertu gure herriak aintzat hartu gabe. Izki, Lautadako soroak, Gorbeialdea edo Arabar Errioxako udazkena ez lirateke gaur direna izango landa inguruan bizi garenon esfortzurik gabe. EAJ-PNVk konpromiso sendoa du gure herrien garapenarekin, etxebizitza eskuratzeko eta lan munduan sartzeko aukerak emanez, landa inguruko zerbitzuak hobetuz eta gure landa inguruko aniztasun kulturala aintzat hartuz.

Gure kultura eta gure historia ulertzeko, ezinbesteko ditugu gure herriak. Horregatik jarraituko dugu gure landa inguruaren garapenerako bidetik.