EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Nerea Melgosa

Nerea Melgosa Vega nauzue. 1970ean jaio nintzen. Gasteiz nire jaioterria eta gaur egungo bizilekua da. Gasteizen ditut txokorik maiteenak, eta Gasteizen igaro ditut unerik gogoangarrienak.

Nerea Melgosa

Nire erronka nagusietako bat izan da seme-alabei eta senideei jakinaraztea zer izan den gizartearekin konprometitutako pertsonengandik jaso dutena. Konpromisoaren adibide horrek bultzatu ninduen Gasteiz, Araba eta Euskadiren aldeko gizarte-proiektuetan parte hartzera. Pertsonak laguntzea, babestea eta zaintzea izan dira nire ibilbide pertsonal eta profesionalaren ardatz eta helburu nagusia; azken batean, benetako ongizatea lortzea.

Soziologia arloko prestakuntza dut. 30 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean hamaika lekutan lan egin dut, sektore publikoan zein pribatuan. Eta guztietan lankidetzan aritzeko eta aldameneko lankidearen nahiak, aldarrikapenak eta iradokizunak entzuteko gogoa izan dut beti.

Justizia sozialarekin konprometitutako abertzaletasunean sinesten dudanez, nazionalismo kultu, ilustratu eta euskaltzale horrek bultzatu ninduen 1999an Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatzera Lakuako Uri Batzarrean. Harrezkero, erantzukizun instituzionalak izan ditut Gasteizko Udalean, zinegotzi gisa; Arabako Foru Aldundian, Berdintasuneko zuzendari gisa, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa.

Nire grinak? Lehenik eta behin, familia, batez ere seme-alabak. Nire itsasargiak dira. Kultura gustatzen zait zentzurik zabalenean, baina izugarri atsegin ditut literatura, musika eta argazkilaritza. Kafe hutsa eta txokolate beltza oso gogoko ditut. Kirola behar dut sasoiari eusteko eta osasuntsu sentitzeko... Eta Arabak eta Gasteizek txokorik liluragarrienak eta kirola egiteko gunerik erosoenak eskaintzen dizkidate.

Nahiz eta euskaraz zuzen mintzatzeko arazoak izan, euskaltzale amorratua naiz eta egunero ahalegintzen naiz gure hizkuntza gehiago eta hobeto erabiltzen. Euskararekin bezala, herri honen etorkizunarekin: elkarrekin, beti lankidetza bidez gehiago eta hobeto lortzeko prest.

Jarraitu nahi dut Euskadi hobe eta jende gehiagorentzako baten alde lan egiten eta ekarpenak bideratzen. Iragana eta egunerokoa oso gogoan ditut, baina, batez ere, etorkizun hobea lortzeko itxaropena.

Gure herriarentzat gehiago eta hobeto lortzeko prest, lankidetza bidez.