Nerea Bengoa Garcia de Cortazar nauzue. 49 urte ditut, eta eguneroko bizimodua partekatzen dudan hiru seme-alaba. Nire esperientzia profesionala zabal-zabala da, eta horren barnean nabarmendu nahi ditut merkataritza-jarduera eta familia-enpresako kudeatzaile gisa dudan esperientzia.
Elosu izeneko Arabako herri txiki batekoa naiz, gaur egun alkatea naizen Legutio barrukoa, alegia.
Inguru abertzale batean jaio eta hazi naiz. Bai amaren familiak, bai aitarenak, gordinki pairatu behar izan zituzten gerraren ondorioak. Biek bizikidetzaren alde egin zuten Otxandio eta Elosu inguruetara itzuli ondoren. Gogor lan egin zuten sinesmen nazionalista sendoari eutsiz, derrigorrezko isiltasunetik egin behar izan bazuten ere.
Herentzia horrekin eta haien omenaldi gisa, onartu nuen neure burua aurreko udal-hauteskundeetan Legutioko alkatetzarako hautagai gisa aurkeztea. Orain, harrotasunez eta konpromisotik, Eusko Legebiltzarrerako EAJren Arabako hautagaitzaren parte naiz.
Gure Arabako geografia osatzen duten landa-ingurunearen eta herri txikien dinamizazioan dudan esperientzia eskaini nahi diot lurraldeari, bai eta ingurune horietan egunero sortzen diren eta oraindik gainditu gabe dauden irakasgai ugarietan lan egiteko konpromiso sendoa ere. Laburbilduz, Euzko Alderdi Jeltzaleak ehun urte hauetan eta, bereziki, azken berrogei urteotan egin duen lan eskerga aberastera nator. Oraingoan, Imanol Pradalesen gidaritzapean.
Landa-ingurunea dinamizatzeko eguneroko lana.