Nahiara Zubizarreta Pico deitzen naiz. Gasteizen jaio nintzen orain dela 30 urte baina ez nahiz sekula oso hiritar sentitu izan, Izan ere, 28 urte daramatzat Arabako lautadan eta azken bost urteak Argomanizen, nire familia eta sustraiak eraikitzen.
Medikuntzako gradua amaitu nuen 2018an eta familia eta komunitateko medikuntza espezialitatea burutu nuen BAMEan, Arabako Familia eta komunitate Arretako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionalean. 2023an amaitu nituen ikasketak.
Familia euskaldun batean sortu eta hazi naiz. Arbasoak Azpeitiatik etorri ziren eta aitonak denboraldi luzeak eman zituen itsasoan, Bermeoko arrantzalea baitzen. Gurasoek euskal kulturan hezi naute, bertoko baloreak eta herria maitatzen irakatsiz. Euskara dut ama hizkuntza, etxean irakatsi zidatelako.
Betidanik defendatu eta babestu izan dut osasun sistema publikoa, denontzat egina eta, oso modu berezian, lehen arreta zerbitzuaren sustatzaile sutsua naiz. Horregatik, eta landa inguruan ditudan sustraiak galdu barik, Murgiara joan nintzen lanera lehen arretako mediku lanpostuaz jabetzera. 2023an Elburgoko udal hauteskundeetarako hautagaia izan nintzen eta debut horren ondoren orain EAJ-PNVren zerrendan izango naiz Eusko Legebiltzarrerako hautagai.
Ohore handia da niretzat, aitona eta amona hemen izango bagenitu, harro egongo lirateke, eurengandik jaso baitut nire abertzaletasuna. Lehen mailako medikua naizen aldetik, zerbitzu honen ikuspuntua adieraz dezaket: osasun sistema duina, unibertsala eta publikoa, sarbide erraza eta ekitatea balioesten dituena.
Lehen mailako arretako medikuen ikuspuntua adieraz dezaket,osasun sistema duina, unibertsala eta publikoa, sarbide erraza eta ekitatea balioesten dituena.