EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Miren Letamendia

Miren Letamendia naiz 45 urte ditut. Tolosarra jaiotzez, baina 17 urte daramatzat Zarautzen bizitzen. Senarra eta seme-alabak zarauztarrak dira.

Nafarroako unibertsitatean egin nituen Erizaintza ikasketak, nire lehen urteak Tolosako Egoitzan eman nituen, ondoren, Donostiako Pakea klinikan lanean aritu naiz eta azken hiru urte hauetan, Mutualiako Erizain zuzendaria naiz.

Miren Letamendia

Nire egunerokotasuna osasuna eta zaintzaren kudeaketarekin lotuta dago. Pertsonen ongizatea helburua hartuta, ezinbestekoa da hurrengo legegintzaldian bi arlo hauetan lanean jarraitzea.

2015an hasi nintzen nire ibilbidea politikoa.  Zarautzeko Udaleko osasuna eta 3. Adineko zinegotzi aukeratu ninduten zarauztarrak. Herriaren alde lan egiteko aukera paregabea eman zidaten 8 urtez, biziki eskertzen dudana.

Abertzale familia batean hezitakoa naiz eta txikitatik bizi izan dut herria eta euskarekiko maitasuna.

Etxean zoriontsu izateko bizi -balioak jaso ditut: maitasuna, apaltasuna eta etengabeko hobekuntzarako lan egiteko grina.

Zaletasunen artean gehien gustatzen zaidana itsasertzean ibiltzea da.

Gizartearen zahartzeak eta bakardadeak dakartzan beharrak asetzeko zaintzen sektorean lanean jarraituko dugu, pertsona ardatz delarik. Administrazio desberdinekin eta hirugarren sektore sozialarekin lankidetzan. Euskadi gizarte solidarioa da!