EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Markel Olano

Euskararen eta euskal kulturaren etorkizuna bermatzea, Giza Eskubideen errespetua, ahulenen defentsa eta gizarte berrikuntza. Helburu horiek bultzatu naute herrigintzara eta zerbitzu publikora, gazte nintzenetik.

Markel Olano

Nire erreferente politikoengatik galdetzen didatenean, ama Ana Mariz gogoratzen naiz lehenik. Haren ondoren datoz Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar. Etxetik datorkidalako abertzaletasuna eta politikagintzarekiko interesa, EGIko eta EAJko militante bezala garatu dudana.

Beasainen jaio nintzen 1965ean eta herriko ikastolan ikasi nuen. Filosofian lizentziatu nintzen EHUn eta, lehen aipatutako konpromisoak bultzatuta, Gipuzkoako batzarkide izan naiz hainbat urtez eta diputatu nagusi izateko ardura izan dut hiru legealdiz.

Natura, argazkilaritza, zinema eta irakurketa maite ditut. Horiek dira nire zaletasun nagusiak. Leku kuttunen artean, berriz, Itzurungo hondartza nabarmenduko nuke, Zumaian.

Ilusio handiz ekiten diot eusko legebiltzarkide izateko hautagaitzari. Herrigintzan, kudeaketan nahiz erakundeetan izandako esperientzia baliagarria izango zaidalakoan nago. Euskararen biziberritzean eragiteko ere baliatu nahiko nuke Eusko Legebiltzarreko lana.

Zerk pizten didan irribarrea? Gure semea alai eta pozik ikusteak. Ez da arrazoi makala, gure ondoren datozen belaunaldiei Euskadi hobe bat uzteko lanari, indar berriz ekiteko.

Berdintasunean oinarritutako Herri lehiakor eta gizatiarra eraikitzen jarraituko dugu, etorkizun oparoa izango duen Euskadi.