EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Mamen Álvarez

Mamen Álvarez Zubizarreta nauzue. 55 urte ditut. Gasteizen jaio nintzen, gure euskal idiosinkrasiaren balioak transmititzen jakin duen familia baten baitan, eta balio horiek funtsezkoak dira nire burua definitzeko. Izan ere, horiexek dira nire bizitza eta zerbitzu publikoan egiten dudan laneko urrats bakoitza gidatzen duten balioak. Aitita, amaren aldetikoa, gudaria izan zen, eta nire aitak, Eibar eta Bilbo artean hazitakoak, geurea, euskaltasuna, bereganatu zuen. Haren legatuak printzipio eta sinesmen sendoak eman dizkit.

Mamen Álvarez

Pedagogian lizentziatua naiz Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), Logopeda Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Arreta Goiztiarrean aditua Antonio Lebrija Unibertsitatean. Errehabilitazio eta Neurogarapeneko Zentro baten jabea eta kudeatzailea. Bertan lan egiten dut, hazkunde pertsonalerako bidean lagun ditudan pertsonen ongizatean eta garapenean laguntzeko bokazioak gidatuta.

Zurbaora joan nintzen bizitzera, Arratzua-Ubarrundia udalerri barruan (Araba). Han, 2014tik 2019ra bitartean, Administrazio Batzarreko kide eta fede-emailea izan nintzen. Herritarren ongizatean eta zerbitzu publikoarekiko konpromisoan sinesten dut. Gaur egun, Euzko Alderdi Jeltzalea ordezkatzen dut prokuradore gisa Arabako Batzar Nagusietan. Hau nire bigarren legegintzaldia da. Araba Buru Batzarreko kide ere banaiz.

Eusko Legebiltzarrerako hautagai gisa aurkezten dut neure burua, ohore, ilusio eta erantzukizunaren zentzu sakonarekin. Erronka honi heldu nahi diot konpromiso sendo eta inplikazio handiarekin, etorkizunean zain ditugun desafioei arrakastaz aurre egin diezaiekegula sinetsita. Nire helburua euskal herritar guztien bizi-kalitatea zaintzea eta hobetzea da, eta, lanean jardungo dut buru-belarri, ordezkatzen dudan Gorbeialdeko Kuadrillarentzat eta gure komunitate osoarentzat etorkizun oparoa eta bidezkoa ziurtatzeko.

Etorkizunean zain ditugun erronkei arrakastaz egingo diegu aurre.