EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Julen Antoñana

Julen Antoñana Gonzalo naiz, sinesten dudan horren aldeko borrokarekin konprometitutako gazte proaktiboa. Sutsuki sinesten dut politikaren botere eraldatzailean eta gizartea hobetzeko eragile aktibo izatearen garrantzian.

Julen Antoñana

16 urte nituenetik, boluntario gisa lan egiten aritu naiz Caritasen, gizarte hobe baten aldeko borrokan norberaren konpromisoak duen garrantziaz jabetuta. 17 urterekin, nire lehenengo Alderdi Eguna izango zenera amari lagunduko niola erabaki nuen. Bertan jabetu nintzen herri gisa dugun botere kolektiboaz. 18 urterekin, zuzenbide ekonomikoa ikastea erabaki nuen, ekitatearen eta justiziaren katalizazio-gaitasunaz konbentzituta.

Orain, 24 urterekin, alderdikideen babesarekin eta haiek bultzatuta, EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarrerako hautagaitzan parte hartzeko aukera aurkeztu zait, eta, apaltasunez eta ohorez, hasitako bideari jarraipena emateko erronka onartzen dut, pertsonen bizitza hobetzeko borrokan.

Euzkadiren potentziala ezagutzen dut. Enpresa-aholkularitzan dudan posiziotik egiaztatu dut talentu gaztea ugaria dela gure herrian. Argi daukat gure nazioaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko behar ditugun aktiboak baditugula.

Oinak lurrean eta begirada etorkizunean.