EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Josu Ezkurdia

Iruñan jaio nintzen orain dela 56 urte eta euskalduna eta abertzale naiz. 20 bat urte Valentzian igaro nituen eta gainerakoak Gipuzkoan. Ezkonduta nago eta bi alaba ditut.

Josu Ezkurdia

Arrasateko Unibertsitatean Ingenieritza ikasi nuen, enpresa-kudeaketako espezialitatean. Hainbat lanpostu desberdinetan aritu naiz, kooperatiben mundua, administrazio publikoa eta enpresa pribatuak zuzen zuzenean ezagutzeko aukera eman didatena. Euskeraz eta erderaz gain, inglesa eta italianera menperazten ditut.

2000 urtean EAJn afiliatu nintzen. Ordutik, Alderdiak nigan jarri du konfiantza, bai barne-karguetan bai kargu publikoetan, ordezkatzeko. Gaur egun Eskoriatzako Udalean EAJ taldeko bozeramaile naiz.

Nire ustez, gure Alderdiak defendatzen duen abertzaletasunak humanismoan ditu sustraiak, eta kudeaketa leial eta efizienteaz baliatzen da gizarte justuago eta berdintsuago bat lortzeko, inor alde batera utzi barik.

Kirola praktikatzea gustoko dut: mendia, korrika, txirrindularitza ...  Irakurketa eta pantaila-handiko zinea izugarri gustoko ditut, eta euskaldun guztiei bezala, sukaldaritza ere asko gustatzen zait.

Denbora librean ikasten jarraitzen dut: ekonomia eta historia maitazten ditudan arloak dira.

Historia ofizialak alde batera utzi dituen emakume guztiengandik asko dugu ikasteko, berdintsuago izango den gizarte bat lortzeko helburuarekin, non pertsona guztiok eskubide eta aukera berberak izango dugu.