Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe naiz, eta zerbitzu publikoa bokazio bat da niretzat, pertsona guztiekiko tratu hurbil eta justuan oinarritu beharko litzatekeena. Horregatik, zalantzarik txikiena ere ez nuen izan hogei urte nituela EAJ-PNVrekin konpromisoa hartzeko. Nire ingurunea hobetzeko egin nuen, bizi naizen gizartearen aurrerabidean laguntzeko.
Irakasle ikasketak egin nituen EHUn, Gasteizko campusean, eta Zuzenbidea Deustuko Unibertsitatean. Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten dut, eta ingelesez moldatzen naiz. Irakasle lanetan 17 urte eman ondoren, Loiuko alkate izendatu ninduten, eta kargu horretan nago 2015etik; Txorierriko Mankomunitateko buru ere izan naiz lau urtez. Orain EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezten duen hautagaitzaren parte izateko ohorea dut, eta ilusio eta gogo berrituarekin egiten dut, ahal dudan guztian lagunduz.
Nire trebetasunik nagusiena ezberdinen arteko harremanetan datzala esango nuke. Trebetasun hori hainbat gai politikotan adostasunak eta aurrerapenak lortzeko aplikatu nahi dut, betiere apaltasunez, lan handia eginez eta enpatiarekin. Herri gisa dugun abiapuntua ona da, oso ona; baina Euskadik hainbat erronkari aurre egin beharko die hurrengo legegintzaldian, eta, nire ustez, erronka horiek zerikusi handia dute belaunaldi berrien ekimenarekin, zaintza sistema garatuz, demografiaren erronkari helduz eta kalitatezko enplegu gehiago sortuz. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrera iritsiz gero, nire zeregin politikoa garatu nahiko nuke hainbat arlotan, hala nola gizarte-politiketan, giza eskubideetan, kulturan, gazterian, kirolean, berdintasunean edo segurtasunean, eta arlo horietan nire esperientziatik ekarpenak egin ditzakedala uste dut.
Eta, horri guztiari sentimendu abertzale sakon batekin helduko diot, etxean ikusia eta ikasia. Horrek eragin dit politikarekiko interesa, familian piztu zitzaidana eta txiki txikitatik sendotu izan dena.
Politikatik kanpo, nire zaletasunik handiena mendia da, naturaz gozatzea. MTB izenekoa praktikatzen dut eta trailak egiten ditut. Bizkaiko nire lekurik gogokoena Atxarreko San Pedro, bertatik Urdaibai osoa ikus dezaket. Handik jaitsi ohi naiz Laidako hondartzara. Halako momentuek poztasun sakona eragiten didate, semea eguneroko gauzekin gozatzen ikusteak eragiten didan berdina.
Zerbitzu publikoa bokazio bat da niretzat, eta pertsona guztiekiko tratu hurbil eta bidezkoa izan behar du oinarri.