Joseba Fernández Calleja naiz, 48 urte ditut. Arabako Errioxako herri txiki batean jaio nintzen eta bertan bizi naiz, Kripanen. Bikotekidearekin bi seme ditut, bata 20 urtekoa eta bestea 15 urtekoa. Hirurak dira nire bizitzako oinarri nagusia.
Nekazaritza da nire ogibidea, gehien gustatzen zaidan lana. Landa inguruan ditut nire sustraiak.
Familia abertzale batean sortu nintzen. Aitaita-amamak irakatsi zidaten bidea. Aitarengandik, legealdi bitan alkate izan genuenarengandik, herriarekiko konpromisoa ikasi nuen, bertan bizi garenon ongizatearekiko konpromisoa. Aitaren urratsak eredu hartuz eta neure burua definitzeko esango nuke bera bezala herriko gizona naizela, herritarren zerbitzura dagoena.
2011n herrikideek Kripango alkate egin ninduten. Laugarren legealdi honetan, lehen eguneko ilusioa eta gogo berberak ditut. Azken zortzi urteotan Arabako Errioxako Kuadrillako presidente ere izan naiz . Esperientzia aberasgarria benetan.
Nire onena eman nahi dut, Arabako Errioxako ahotsa Eusko Legebiltzarrera eramanez. Niretzat ohore handia da Eusko Legebiltzarrerako EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagaitzako kide izatea. Talderik onena dugu, Imanol Pradales buru duena.
Zerbitzu publikoak etengabe hobetzea da etorkizunera begira daukagun erronkarik nagusienetako bat.