EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Jon Ander Azpiroz

Jon Ander Azpiroz naiz, Aiarra jaiotzez, Aiarra izatez eta Aiarra bihotzez. 32 urte ditut eta 2 urteko seme bat. Lehen Hezkuntzako irakaskuntzan Diplomatua eta Haur Hezkuntzako irakaskuntzan Graduatua naiz eta gaztetatik nabil bai herrigintzan edota politikan.

Jon Ander Azpiroz

Betidanik bizi izan dut politika, hasi herri mailatik eta gure aberri maitearen mugetaraino. Oso gazte ginela hasi ginen herrigintzan, hasieran ekitaldi ezberdinetan esku bat botaz, gero antolakuntzan lagunduz eta azkenean erabakietan parte-hartuz. 

Modu horretan, 2015etik, nire herriko zinegotzi izan naiz, eta 2019-2023 bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Udalerrian Garapenerako Zuzendari lanetan jardun nintzen. Legealdi honetan berriz,  Aiako alkate izateko ardura bezainbesteko eta ohorea dut. 

Geure onena, bizi garen herriaren alde emateko garaia eta aukera dugu beraz, elkarrekin eta elkarrentzako ulertzen baitugu herrigintza. Garbi dut, herri mailan, lurralde mailan edo aberri mailan izan, hobetzeko borondatea eta ordezkatzen denarekiko maitasuna direla politikan behar diren bi osagai nagusi.  

Esan bezala, 17 urtetatik nabil Euzko Gaztedin, eta ez daukat inolako zalantzarik, herri hau bere buruaren jabe izatera iritsiko dela. Bai ikuspegi logiko batetik,  herri bat, herritarrengandik gertuen dauden erakundeetatik gidatu eta kudeatzen baita egokien; baita konbikzioz ere, Euskaldunok, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako, eta ez dugu beste inoren menpe egon beharrik.

Mendia dut zaletasun nagusi eta nire lasaitasun iturri. Herri inguruan ditugun baso-zelaietan barrena, urteetan zehar gure baserritarrek landu dituzten paisaiez gozatuz ibiltzeak ematen duen bakeak ez du preziorik. Lagunekin egindako otordu ondorengo kantaldiak atsegin ditut, baina esperientzia gastronomikoez gozatzea asko gustatzen zait, dela kanpora bidaiatuz dela Euskadiko jatetxeetan gozatuz.

Aspaldi ezagutu nuen Imanol Pradales; gizon argia, serioa bezain gertukoa, abertzale borrokatua eta euskaltzale militantea, bezala definitu nion bere garaian gertuko bati. Orain ez dut dudarik egiten, herri hau indar berriz gidatzeko gazteon belaunaldiko lehendakari hoberena bera dela. Ea zenbat Ezkerraldeko Bizkaitarrek erantzuten dion euskara jatorrez, ulertuko ez zionaren beldur, gazteleraz galde egin zion Gipuzkoar bati, hala egin zidan niri Imanolek!

Garbi dut, herri mailan, lurralde mailan edo aberri mailan izan, hobetzeko borondatea eta ordezkatzen denarekiko maitasuna direla politikan behar diren bi osagai nagusi.