Javier Gorbeña naiz, 52 urte ditut. Gordexola jaio nintzen,baina 15 urte daramatzat Zigoitian, bertako alkatea naiz. Hemen hazi dut semea, 16 urtekoa.
Merkataritzako zuzendaritzan graduduna naiz. Bankako sektorean lan egin dut, bai eta enpresa pribatuko gerente gisa ere, 2019an, Zigoitian, EAJ-PNVko zerrendaburu izatea proposatu ninduten arte. Harrezkero naiz herri honetako alkate eta bigarren agintaldia betetzen ari naiz.
Familia abertzale batean hezi ninduten, gure herriaren askatasuna betidanik defendatu izan duen inguru batean. Aitak esandako guztiak gogoratzen ditut, aitona eta amonak beren abertzaletasuna ezkutatzen ibili behar zutela azaltzen baitzidan. Uste dut horixe izan zela Euzko Alderdi Jeltzaleko kide izatera bultzatu ninduena, euskal gizartearen eskutik Euskadi hobea eraikitzeko lanarekin konpromisoa hartzera.
Zigoitiako alkatea naizen aldetik, herritarrek beren eguneroko bizimoduan dituzten kezkak eta beharrak ezagutzen ditut. Konfiantza osoa dugu euskal gizartean, bere esfortzuan, bere trinkotasunean, bere gaitasunean. Eta, horretara bideratuta daude gure politikak, gizartea zaintzeko eta babesteko. Euskadi ez litzateke gaur dena izango, euskal erakundeak 40 urtetan EAJ-PNVk gobernatu izan ez balitu. Hori ere bada Euskadira dagoen tokira eramaten lagundu digun lanaren eta zorroztasunaren adibide.
Imanol Pradalesen taldean, neure ekarpena egin nahi dut eta lagundu nahi dut herri hau aurrera eramaten eta gure herrikideen interesak defendatzen. Alderdi pertsonalean atsegin dut jaioterrira itzultzea, familiarekin eta betiko lagun taldearekin egotera, ez baititut sekula ahazten. Enpatia, errespetua, berdintasuna, erantzukizuna eta esfortzua dira definitzen nauten baloreak.
Gure landa inguruan ekintzaile izateko hautua hartu dutenen eta egunero pertsiana igotzen dutenen esfortzua balioetsiko duen Euskadiren alde.