Ivan Iriondo Axpe naiz, 29 urte ditut eta Eibarren jaio eta hazi naiz. Harrotasunez eta pasio handiz defendatzen dut nire eibartar jatorria, naiz gaur egun Zubietan bizi naizen. EHU-UPVen Zuzenbide ikasketak burutu ditut eta egun Gipuzkoako Foru Aldundian idazkari gisa lan egiten dut.
Nire lanbide hastapenak herritarren arreta bulego batean egin ditut, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoa Donostian gauzatzen ari den Topoaren obraren kudeaketan, honek eragindako erreklamazioak bideratuz eta informazioa eskainiz. Gustuko dut jendearekin aurrez aurreko erlazioa izatea, eta haien arazoak konpontzeko aukera izatea. Gaur egun, administrazioan lan egiten jarraitzen dut.
Familia abertzale eta lagunarte euskalzalean hazi naiz. Etxean erreferentzia politiko gertukorik izan ez dudan arren, oso gustuko dut irakurtzea eta gogoeta kritikoa, eta honek politikan modu aktiboan inplikatzera eraman nau. EAJ-PNVko militante naiz gaztetatik, EGIko gazte erakundeko kide izan naiz, eta Eibarko erakundean urte ugari igaro ditut bolondres lanetan. Nire ingurunean inplikatzea gustuko dut, gauzak hobetzeko nire ekarpena egitea, eta 2023az geroztik Usurbilgo udalean zinegotzi gisa jarduten dut.
Politikan, bizitzan bezala, garrantzitsua da ibilbide argi bat izatea; nondik gatozen eta nora goazen jakitea. Urtetako eskarmentuak eta erabaki estrategikoetan asmatu izanak, bermea ematen digu etorkizuneko erronkei ilusioz eta anbizioz aurre egiteko. EAJko emakume eta gizonek osatzen dugu Euskadik izan dezakeen proiektu eta lidergo onena.
nire ingurunean inplikatzea gustuko dut, jendearekin aurrez aurreko erlazioa izatea, eta haien arazoak konpontzeko aukera izatea.