EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Iosu Mugika

Euskal Herrian urte luzez bizi izan dugun egoera ankerrak –biolentzia, nahiz politika erasokor eta faltsuek– piztu zidaten herrigintzan konprometitzeko gogoa eta indarra. Egoera bidegabe horiei aurre egiteko determinazioak, alegia. Ordutik, zorionez, aurrera egin dugu elkarbizitza baketsuan, baina egunero-egunero, herritar guztiok, gure ekarpena egiteko ardura dugu. Eta hala egin nahi nuke, nik ere.

Iosu Mugika

Familiatik eta nire bizitza esperientziatik jaso dut abertzale izaera. Etxean izan ditut erreferente politiko nagusiak. Herritarren ongizatea bermatzeko eskaini beharreko zerbitzuak hobetzen jarraitzeko lanean ere nire ekarpena egin nahi nuke. Horregatik, ilusioz ekiten diot hautagaitza honi, ahal dudan guztian laguntzeko prest.

Getarian jaion nintzen 1982an. Goi-mailako Informatika teknikaria eta Finantza eta Administrazio teknikaria izateko ikasketak egin nituen eta, ondoren, teknologia berrietara bideratu nuen nire lan esperientzia. Zarauzko Informatika enpresa batean lan egin dut urte luzez, nire enpresa propioa abiaraztea erabaki nuen arte. Euskara eta gaztelaniaz gain, Ingelesa ere hitz egiten dut. 

Nire lanaz aparte, gaur egun EAJ-PNVko zinegotzia naiz Getariako Udalean. Getaria jaioterri eta bizitoki izateaz aparte, nire pasioa delako. Getaria eta getariarrak. Pasio hori herriko kirol elkarteetan eta aisialdiko ekimenetan parte hartuz itzultzen saiatu naiz herriari, eta horretan segi nahiko nuke.

Zaletasun bat aipatzekotan, Reala jarriko nuke lehen mailan. Maite dudalako, benetan, familiarekin batera partidak ikusi eta sentitzea. Beraz, aurrera Getaria eta aurrera Reala! Eta aurrera Euskadi!

Elkarlanean eta partaidetzan oinarrituta, uneoro herritarren ongizatea eta bizi kalitatea gure politiken erdigunean dugu.