EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Iñigo Magunagoikoetxea

Iñigo Magunagoikoetxea Aguirre (1980)dut izena eta Harro diot gernikarra naizela. Ikasteko grina duen pertsona inkonformistatzat dut neure burua. Mekanikako ingeniari teknikoa naiz, baita Goi Mailako Industria Antolakuntzan ere, eta Ekonomiako graduko ikasle ohia. Prestakuntza horren ondorioz, urteetan zehar hainbat lan egin ditut Proiektuen eta Ekoizpen Plangintzaren arduradun gisa, automobilgintzako tailer batean, edo hobekuntza-proiektuetako kudeaketa-proiektuen buru izan naiz.

Iñigo Magunagoikoetxea

Era berean, Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan naiz, eta udal kontu-hartzailea. Hizkuntzak ere maite ditut, euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen ditut, eta frantsesez eta portugesez moldatu egiten naiz.

Udal politikarekiko interes handia dut. Benetan uste dut guztiok izan beharko genukeela, gure bizitzako uneren batean, gure udalerriko Udalean erantzukizunen bat, zer den, zer kostatzen den eta zein eskergarria den jakiteko. Nire kasuan, 10 urte daramatzat Gernika-Lumoko Udaleko EAJ-PNVko zinegotzi gisa eta nire jaioterriko uri erakundeko kidea naiz.

Zerbitzu publikoarekin konpromisoa hartzeko nire motibazioa banakako eta taldeko premiei erantzunak bilatzea da. Uste dut nire esperientziak eta ibilbideak aukera ematen didatela hainbat arlotan konponbide eraginkorrak emateko, eta nire ekarpenak positiboak izan daitezkeela. Horregatik, nire hautagaitzari aurre egiteko prest nago, erronka berriak hartu eta zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko prest.

Nire ezaugarri diren etengabeko ikaskuntzarako eta jakin-minerako gogo horietan, ez dut inolako arlo politikoren alde egiten; guztiak interesatzen zaizkit, aurre egin nahiko nituzkeen erronkak baitira. Hurrengo legealdian Euskadik aurre egingo dien bezalako erronkak, besteak beste, klima-aldaketa, energia-trantsizioa, hondakinen kudeaketa eta gure gizartearen zahartzeak gizartean dituen ondorioak.

Eta zergatik naiz abertzalea eta EAJ-PNVkoa? Kulturaz, tradizioz eta izateko eta kudeatzeko modu propioa duen Herri honetako kide izatearen sentimendua etxean ikasi dudan zerbait da. Zentzu horretan, txikitatik beti sentitu izan dut erabaki politikoak hartzeko prozesuaren inguruko jakin-mina, eta Ibarretxe lehendakaria da nire erreferentea, bere justizia, adeitasun eta dedikazioagatik.

Zaletasun asko ditut, nahiz eta ez dudan guztiez gozatzeko astirik. Arrantza, botanika eta kirola izugarri gustatzen zaizkit. Familia eta koadrilan bizi ditudan uneak ez ditut ezergatik aldatzen. Eta, Bizkaiko txoko bakarra aukeratu behar badut, Laidako hondartzarekin geratzen naiz (bereziki udazkena eta udaberria bitartean), hemen aurkitzen dut pilak kargatzeko behar den lasaitasuna.

Prest gaude Euskadin, ikuspegi ekologiko eta errealistarekin, aldaketaren buru izateko.