EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Iñaki Lauzurika

Iñaki Lauzurika naiz. 40 urte ditut eta Gasteizen jaio nintzen. Eraikuntzako eta obra zibileko goi-mailako teknikaria naiz, baina, gauza guztien gainetik, 10 urteko neskato baten aita naiz, nire bizitzako gida eta poztasun iturria.

Iñaki Lauzurika

Beti esan  dut jakin min handiko pertsona naizela eta nire ingurua ondo ezagutzeko grina dudala. Horixe da, hain zuzen,2026an, Iruña Okan, EAJren udal zerrendetan sartzera animatu ninduena. Harrezkero, udal antolaketa horretan aktiboki parte hartzen jarraitzen dut, gaur egun presidente gisa.

Nire lana eraikuntza-proiektuen kudeaketaren alorrean garatzen dut nagusiki. Lan horrek askotariko tokitara eraman nau: Italia, Frantzia, Alemania, Maroko eta Hegoafrika, eta bidai horietan ikusitakoak irakatsi dit gurea baloratzen. Horregatik, EAJ-PNVko jendeak azken 44 urteotan egindako lan onarekin jarraitzeko ilusioarekin ekingo diot etapa honi.

Eraldaketarako une garrantzitsu baten erdian gaude orain. Ezin da egonkortasun hori arriskuan jarri oinarririk gabeko proiektuekin eta  hauteskundeetatik harago baliorik ez dutenak aginduz. Horregatik, Imanol Pradales da Euskadik behar duen lehendakaria.

Eraldaketa handien garai honetan ezin dugu alferrik galdu orain arte lortutako egonkortasuna.