EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Garikoitz Mendizabal

1973ko azaroaren 16an Zestoan jaioa.
Musikan lizentziatua txistu espezialitatean.

Gasteizko Udal Txistulari Bandako zuzendaria (1995-2003), Donostiako Udal Txistulari Bandako kidea (2003) eta Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria (2004-2022). Hauetatik aparte txistu bakarlari gisa hainbat musikari handiekin lan egitea egokitu zait. Hemen eta atzerrian.

Garikoitz Mendizabal

Euskera maila C2 eta ingelesa ulermena egokia eta hizketarako oinarrizko maila.

Gaur egun, Zestoan zinegotzia eta Legebiltzarkidea.

Niretzako zerbitzu publikoak erakundeak eskaini behar dituzten prestazioak dira pertsonen beharrei heldu eta ongizatean aurrera egin dezagun. Betidanik sentitu dut gertu politika eta politikariak musikari bezala tokatu zaidan lanagatik. Instituzioetako txistularia izanik. Eta herrian ere lagun artean politikara dedikatu direnak izan ditut. 

Hautagaitzari ilusio handiakin egiten diot. 25 urte neure lanean aritu ondoren konturatu naiz, ere, kulturgintzatik eta desberdinen arteko harremanak landu ondoren ekarpena egin diezaiokedala politikagintzatik. Nik uste dut apaltasunez baina entzuten dakien persona naizela eta aldi berean pragmatikoa eta sensiblea. Ideologia abertzalekoa eta konstantea. 

Nire ekarpena, garbi daukat, kultura, kirola, euskara, ikusentzunezkoak eta bizikidetza arloan izatea gustatuko litzaidakela. Kirola da eta izan da nire beste pasioa eta esparru horretan ere eroso nabil.

Hurrengo legealdian nire ustez Estatutoa osatzea da lehentasuna eta paraleloki Estatus berriaren norabide berria lantzen hasi. Esker abertzaleak hurrengo 4-6 urteetan oraindik eta gehiago zurituko du bere marka eta presoena amaitutzat jotzen duenerako gu prestatuta egon beharko gara eurekin hainbat gauza adostu eta aurrera egiteko.

Politikarako interesa nik esango nuke etxetik datorkidala. Etxean EAJ –ko ak izan ditut gurasoak. Abertzaletasuna berriz, ez dakit. Izaten da edo ez. Nik gaztetan konturatu nintzen gure kultura eta ezaugarri propioak “desberdintzen” gintuztela eta hau ideologiara pasa zelakoan nago.

Nire erreferenteak Xabier Arzallus eta Joseba Egibar dira. Uste dut Ibarretxek bere ekarpen ederra egin zigula desberdinen batuketa nola gauzatu identitatearen baitan. 

Nire zaletasuna kirola da. 25 urtean palista izan naiz lehen mailan eta pilota eta frontoiak izan ditut “bigarren etxe” moduan. Gaur egun mahai tenisean federatua nago eta bizikletan sarri ateratzen naiz.

Gasteizko Udal Folklore akademiara bueltatzen naiz gustora… 20 urte nituenean bertan hasi nuelako ibilbide profesionala eta bertan etxean bezala hartzen naute.

Irrifarrea eragiten didate lagun arte ederrean gaudela kontu eta kantuak. Familia eta lagunak direlako kontu preziatuak. Askotan iraganeko emanaldi baten argazkiak.

Abertzaletasunetik eta gure kultura ere baliatuz, euskal gizarte hobea eraiki nahi dut. Gurea defendatuz eta elkarlanean.