Eva Juez naiz eta 51 urte ditut. Komunikazio zientzietan lizentziatua naiz. Legebiltzarkidea izan naiz 2018tik eta Eibarko zinegotzia 2005etik 2019ra. Egun Eibarko Uri Buru Batzarreko presidentea naiz.
Jendearentzat lan egitea beti izan dut lehentasunetariko bat eta horretarako, jendearekin egin behar da lan. Udalean zinegotzia izatea, zure herriko bizi lagunak hobeto ezagutzeko eta beraien beharrak zeintzuk diren jakiteko aukera da. Legebiltzarretik, nahiz eta herritarrak urrutiago daudela pentsatu, beraientzat lan egitea da helburua.
Legebiltzarrean gai sozialak izan dira nere ardura nagusia eta hauen artean, haurrak eta nerabeak izan dira nere helburu garrantzitsuena. 2020-2024 legegintzaldian, Haurren eta Nerabeen Lege berria landu dut eta gure taldearen, Euskal Sozialistak taldearen, Ezker Anitza Elkarrekin Podemos taldearen eta EH Bildu taldearen babes zabalarekin onartu dugu. Haurtzaroan eta nerabetasunean abusu sexualak ekiditzeko ponentzian parte hartu dut baita ere.
Uste dut, haurren eta nerabeen ongizatean eta beraien eskubideen babesean, Aurrera pausu handiak eman ditugula eta akordio zabalak lortu ditugula.
Pertsona Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Lege Berria landu dut baita ere. Legeak egitea eta adostea, esperientzia oso eraikitzailea izan da neretzat.
Euskadik aurretik duen erronka, orain dela urte asko EAJk hasi zuen bidearekin jarraitzea da; euskaldunen ongizatea bermatzea eta hobetzea eta gure haurren eta nerabeen etorkizuna bermatzea da.
Nere familia abertzalea da eta nere alaba biek sentimendu berbera dute. Uste dut, nahiz eta oraindik gazteak diren, ikusi dutela nere lanaren garrantzia zein izan den eta Urkullu Lehendakariak, bere lan taldeak eta EAJk dituzten helburuak partekatzen dituzte. Horrek poztasun handia ematen dit.
Irakurtzea, musika entzutea eta pianoa jotzea, bidaiatzea eta nere familia eta lagunekin denbora pasatzea dira nere zaletasunak. Eta ezin dut ahaztu, idaztea eta diseinuarekin zerikusia duen guztia asko atsegin dudala.
Nere txakurrak irribarrea eragiten dit; bere alaitasunak eta maitasunak, zailtasunak arinagoak egiten dizkit.
Etxean politika oso hurbiletik bizi izan dugu beti eta Euzko Alderdi Jeltzalean alderdikidetzeko erabakia hartu nuen Euskadiren garapenean parte hartze aktiboa izatea erabaki nuelako.