EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Eneritz Alonso

Okondoarra eta 33 urte. Nire izena Eneritz Alonso Montaño da. Okondokoa naiz, Aiaraldeko herri txiki batekoa. Ezkonduta nago eta sei eta bederatzi urteko bi umeren ama naiz.

Eneritz Alonso

Egunerokotasunean familiarekin denbora ematea, herritik paseatzea edo lagunekin elkartzeko plana niretzat balio handia duten uneak dira

Arrisku profesionalen prebentzioko teknikaria naiz, baina gaur egun kontrol-zentro batean lan egiten dut ikuskatzaile gisa.

Joan den legealdiaz geroztik, lana eta Okondoko Udalean alkateorde gisa dudan erantzukizuna handia uztartzen ditut. Udalean, Kultura, Hezkuntza eta Berdintasun arloak kudeatzen ditut.

Nire udalerriaren eta Aiaraldeko eskualdearen behar eta premien jakinaren gainean nago. Horregatik, inguratzen gaituzten arazo eta kezkekin konprometituta egonik, gure ongizate-estatua sendotzeko proiektu eta ideia ilusionagarriak eskaini nahi dizkiot gizarteari.

Konpromisoa, erantzukizuna eta koherentzia politikoa dira Arabaren eta Euskadiren aurrerabiderako gakoak. Horiexek Euzko Alderdi Jeltzalearen lan-tresnak.

Justizia soziala nahiz tratu- eta aukera-berdintasuna bermatuko duten benetako konpromisoak. Gizarte kohesionatu eta modernoa.