EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Elena Lete

Elena Lete García deitzen naiz eta 1965.urtean jaio nintzen. Unibertsitatean egon nintzen urteetan izan ezik beti bizi izan naiz Bergaran, Burgosen Arkitektura Teknikoa ikasi nuen. Hiru seme-alaben ama naiz; 21, 19 eta 17 urte dauzkate, haiek ere Bergaran jaio dira eta hemen bizi dira, orain unibertsitatean ikasten ari dira eta Euskadin ikasiko dute.

Elena Lete

Nere lanaren ibilbideak betidanik izan du lotura euskal erakunde publikoekin; nere lehengo lana Gipuzkoako Foru Aldundian izan zen eta han denbora laburrean lanean egon ondoren Arrasateko udalera joan nintzen, azken horretan lanpostu desberdinetan lan egiteko aukera izan dut.

Nere familiarekin egoten disfrutatzen dut bereziki, orain seme alabak nerabetasunean murgilduta daude eta norberaren ibilbideak egiteko saioan daude, horregatik haiekin egoteko aukera guztiak aprobetzen saiatzen gara. Momentu honetan ama nagusia daukat eta berarekin egoteko tarteak ere beti bilatu egin ditut, berak familia gertu gaudela sentitzea oso inportantea da guretako. Horretaz gain, igeri egitea, naturan ibiltzea, turismo egitea eta irakurtzea dauzkat gustoko.

Nere aita euskalduna zen eta nere ama Galiziatik etorritakoa, nere aita EAJ/PNVaren sinpantizantea izan zen beti eta nere amak beti transmititu zidan Euskadiarekiko daukan eskertza, etorkin moduan etorri zen eta gurea harrera herria zela sentitu zuen; hemen Euskadin lana egin eta familia bat osatzeko bidea topatu zuen, bere bigarren aberria.

Haien jatorriarekiko harrotasuna, lanaren garrantzia eta erantzunkizunak hartzea nere hezkuntzan etengabe transmititu zizkidaten, eta balore horiek ere gure seme-alabei transmititzen saiatu gara. Horregatik, EAJ/PNVk 2013an Urkullu lehendakariaren lehen gobernuan parte hartzeko aukera eskaini zidanean oso eskertuta sentitu nintzen, eta hórrela hasi nuen nire ibilbide politikoa. Gasteizko gobernuan Lurralde Antolaketako zuzendai gisa lan eginez; herri honi ekarpena egin nahi nion, eta gure seme-alabek ikustea gure herriaren aldeko lana egiteko pausua ematen nuela garrantzitsua iruditzen zitzaidan.

Horregatik hartu nuen benetako ohore gisa 2015-2019 urteetan Bergarako alkate izateko erronka; esker on berdinarekin hartu nuen 2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Gipuzkoako zerrendan aurkezteko proposamena.

Legebiltzarkide kargua 2021eko uztailean hartu nuen, eta urte hauetan saiatu naiz Legebiltzarretik nazio euskaldun, demokratiko, justu eta solidario bat eraikitzen laguntzen.

Orain ere Gipuzkoako zerrendan parte hartzen dut 2024ko apirileko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, ilusio berdinaz eta indar handiagoz hartuko nuke berriro testigoa; nere alderdia Legebiltzarrean ordezkatu nahiko nuke. Urte hauetako lanak sendotu egin du nere konbentzimentua, gure egitekoaren motorra sentimentu abertzale, euskaldun eta humanista izan behar dela sentitzen dut. Hau da bidea, gizarte demokratiko, justu, solidario eta oparo bat eraikitzeko. Horregatik, guztiagatik, erronka berri hau ilusioz, energiaz eta konbentzimenduz hartzen dut, ziur bait nago Imanol Pradales izango dela trainera honek behar duen patroia eta indar berriarekin zuzenduko duela.

Euskaldun eta abertzale sentitzen naiz, horregatik politikara jo nuen nazio demokratiko, abertzale, euskalduna, justu eta solidarioa eraikintzen lagundu nahi nuelako. Politika nazio hori eraikitzeko bide bat zela eta horretan sinisten nuela erakutsi nahi nien nere seme alabei.