EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Beatriz Berlanga

Bea Berlanga Gutiérrez naiz, duela 27 urte Ortuellan jaioa. Zuzenbide Ekonomikoan graduatu nintzen, eta analista fiskal lanetan jardun dut Deloitten, eta administrazio arduraduna izan naiz Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza neurrien hornidurarako Gaikuntza erakundean. Nire familiak sentimendu abertzalea helarazi zidan eta, batez ere haien eraginez, 16 urterekin EAJ-PNVn afiliatzeko pausoa eman nuen, ni ere honen parte izaten hasteko urratsa emanez.

Beatriz Berlanga

Beti pentsatu izan dut zerbitzu publikoa dela gizarte justuagoa eta berdintasunezkoagoa eraikitzeko modua, gauzak aldatzeko ezinbestekoa dela, eta horregatik onartu dut Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako alderdiko zerrendak osatzeko konpromisoa.

Talde-lana egiteko eta onura orokorraren alde lan egiteko kontzientziatuta eta gaituta egonik, guztion ongizatea norberaren interesen aurretik jarriz, nire ekarpen onuragarriena eremu sozial eta fiskalean izango litzatekela uste dut. Esparru soziala, inor atzean ez uzteko lan handia egin den herrialde batean bizi garelako, eta uste dudalako bide horretatik jarraitu behar dela nazio solidario eta justu bat eraikitzeko; eta arlo fiskala, horretan espezializatu naizelako eta ekarpen handiena egin dezakedalako, are gehiago kontzertu fiskala eraikuntzaren oinarria den herrialde batean. Gazte-politiketan ere parte har dezaket.

Gaur egun, beti bezainbeste edo gehiago, behar-beharrezkoa da aurretik datorkigun etorkizuna aztertzea, eta, alde horretatik, Euskadik aurrean duen erronkarik handiena erronka demografikoa da, bereziki, jaiotza-tasa, gazteria eta gizartearen zahartzea. Nire ustez, hor eragin behar dugu Euskadi iraunkorrago bat sortzeko.

Nire erreferentea nire familia izan da beti. Ez bakarrik familia abertzale batean jaio nintzelako, non sentimendu nazionalista beti presente egon den, batez ere aitite eta amamaren aldetik, baizik eta bere eredua heziketarik onena izan delako eta, zentzu horretan, txikitatik ikusi nituen Euskadi, eta bereziki Meatzaldea-Ezkerraldea, abertzaleagoak izan zitezen borrokatuz. Izan ere, nire poz handienetako bat 2003ko maiatzean hartu nuen, Ortuellak lehen alkate nazionalista izatea lortu zuenean. Nik 6 urte nituen, eta gogoan ditut Batzokiko irribarreak, azkenean Meatzaldea gero eta nazionalistagoa zela ikusi genuenean. Irribarrea pizten didan beste gauza bat nire aititeren eta amamaren oroitzapena da, batez ere amama gogoratzea, bere erara benetako berdintasunaren alde, inor atzean utzi gabe, borrokatu zuena, eta familia feminista eta nazionalista bat eraikitzeko aletxoa jarri zuena.

Nire konpromiso politikoaren ondorioz egiten ditudan jarduerez gain, gehien gustatzen zaidana familiaz eta lagunez inguratzea da, eta, nola ez, Meatzaldeaz gozatzea; edozein bazterretan, paseo txiki bat emanez edo mendietako arrakalak ikusiz, gure iraganaz eta meategiei esker gizartea nola aldatzen den jabetzeko aukera duzu.

Lanean jarraitu behar dugu inor atzean ez uzteko eta nazio solidario eta justu bat eraikitzeko.