Beatriz Artolazabal Albeniz naiz. Vitoria-Gasteizen sortu nintzen 1970ean eta Zaramagan hazi ninduten. Mendibilen bizi naiz, familiarekin, hiriburutik 8 kilometrora dagoen herri txiki batean. 20 urteko semea eta 23 urteko alaba ditut. Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi nituen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Alderdikide eta abertzale petoa naiz. Abertzaletasuna txiki-txikitatik bizi izan dut etxean, abertzale izan baititut aita eta ama. Horiei esker interesatu izan zait politika. Beraiei zor diet naizen guztia.
Niretzat politikagintza zerbitzu publikoa baino ez da, nire Herriarekiko konpromisoa erakusteko tresna. Pertsonen alde lan egiteko bidea da niretzat, eta horregatik alderdikidetu nintzen 21 urterekin, EGIkide izan ondoren. Lagun ditut oraindik gazte erakundean adiskide egin nituenak.
Politikagintzaren bidea hasi nuen Vitoria-Gasteizko Udaleko zinegotzi gisa, 2000 urtean. Hain zuzen ere, erakunde hartara itzuli naiz alkateorde eta Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotzi gisa. Ardura horiek betetzen ditut erantzukizun eta harrotasun handiz.
Konpromisoa dut ezaugarri. Oso zorrotza naiz lanean eta familia dut oinarri nagusi. Atsegin dut talde-lana eta inguruan ditudan pertsonei entzutea. Akordioak bilatzen ditut beti, eta asmo horrek gidatu izan nau beti ibilbide profesionalean izan ditudan erantzukizun guztietan. Elkarrizketa da beti gure herrikideen beharrei erantzuteko biderik zuzenena.
Zinegotzia izateaz gain, Osakidetzako zuzendari ekonomiko -finantzarioa izan nahiz, Gizarte Zerbitzuen diputatu, eta 2016tik 2023ra bitartean Iñigo Urkulluren Gobernuko sailburu. Esker ona zor diot Alderdiari nigan jarri duen konfiantzagatik, Euskadiren Arabaren eta Vitoria-Gasteizen etorkizuna eraikitzen jarraitzeko.
Konbentzituta nago Imanol Pradalesen eskutik akordioak bilbatzen jarraituko dugula, Herri hau aurrera erraman ahal izateko.
Uste osoa daukat Imanol Pradalesen eskutik akordioak lantzen jarraituko dugula Herri hau aurrera eramateko. Ongizate eta kohesio sozial handiagoa eta autogobernu hobea.