EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Arantzazu Rojo

Arantza Naiz, 12/12/1970 Bizkaian jaio nintzen baina nire bizitzak Hondarribiarekin lotura handia izan du betidanik, nire aita Hondarribiarra delako. Duela 28 urte bertan bizi naiz. 53 urte ditut eta alaba (18 urte) eta seme (15 urte) baten ama naiz.

Arantzazu Rojo

Soziologia eta Politika Zientziek ikasketak burutu nituen. Gero, Soziologia Juridikoan nazioarteko masterra egin ondoren… atzerrian bizitzeko aukera izan nuen. Finlandian hain zuzen ere. Handik itzulitakoan eta Antropologia Kulturaleko ikasketak burutzen nituen bitartean,  Deia egunkarian eta Guggenheim museoan egin nuen lan. 

Kirolaria izan naiz beti, Behobia-San Sebastian Lasterketa antolatzen duen Kirol Elkartearen  zuzendaritzako kide izateko aukera eskaini zidaten, eta baiezkoa eman nuen.  15 urtetan  hori izan da nire lana.  Lasterketaren komunikazioaz arduratzea.

Euskara - nahiz eta nire ama hizkuntza ez izan- gaztelania eta Ingelesa hitz egiten dut. Frantsesa ulertzen dut  ere. 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan naiz bi legealditan, Bidasoa ordezkatzen-  2011tik 2019ra. Eta Hondarribiko zinegotzi ere bai, beste bitan 2015etik 2023ra.

Niretzat oso garrantzitsua da politikan aritzen diren pertsonek zerbitzu-bokazioa izatea, pertsonen bizitza hobetu nahi izatea eta horretarako akordioak lortzea. Gainera, arazo gehienetan,  pertsona egokiak aurkituz gero,  konpon daitezkeela uste dut. Benetako politika ez da abstraktua. Zehatza baizik. 

Politika betidanik egon da nire bizitzan. Nire ingurua, bizitza eta familia abertzaleak  dira.  1986an EGIn sartu nintzen EAJn ere afiliatu nintzen urtea berean . Institutuan emandako urteek nire ideologia politikoa sendotu zidaten. ETAren urte gogorrak ziren, institutuan Jarrai – k gehiengoa zuen. Nik ez nuen ulertzen ekintza bortitz batzuengatiko protesta egitea eta beste batzuk justifikatzea. Hori izan zen nire motibaziorik handiena. Euskadiren independentziaren alde borrokatzea, baina beti bide baketsuak erabiliz.

Hautagaitzari ilusioz eta gogoz eta positibismoz egiten diot aurre, nire izakera betidanik izan da baikorra. Ditudan ezagutza, esperientzia eta energia nire herrialdearen zerbitzura jartzeko aukera ematen didalako. Bestalde, lantaldean ongi aritzen den pertsona naizela sinistuta nago, benetan uste bait dut indarrak batzeak onura dakarrela proiektu orotan.

Gehien gustatzen zaizkidan arloak  Kultura, Kirola eta Hezkuntza dira. Legegintzaldi honetan hainbat lege onartu dira esparru horietan, eta interes handiz jarraitu ditut prozesuak.

Hezkuntza-legeak ibilbide bat izan behar du. Memoria historikoarena ere bai eta jakina, kultura-ondarearekin eta -ekoizpenarekin zerikusia dauzkan gaiek  sentsibilitatea duten pertsonak ere beharko dituzte.

Etxean, amak miresmen handia dio Agirre Lehendakariari eta aitak Xabier Arzallusi.  Xabier zuzenbide politikoko nire irakaslea izan zen unibertsitatean. Bi figura horiek izan dira nire erreferenteak.

Aire zabalean egotea gustatzen zait. Mendiaz eta itsasoaz asko gozatzen dut. Bietan egiten dut kirola. Etxean egotea denean kontua, irakurtzea gustatzen zait – Erdi Aroko eleberri historikoa –, eta, azken finean, gero eta gehiago, sukaldatzea.

Bi lekutara itzultzen naiz beti, bata Anboto mendia da. Eta bestea Jaizkibel mendiaren iparraldeko hegalean dagoen Artzuportu kala da. Biak leku bereziak dira, magikoak eta edertasun ukaezinekoak.

Nire bi anaien umore bera dut. Barre asko egiten dugu elkarrekin gaudenean. Lagunekin ere bai eta badira filma batzuk, mila aldiz ikusi arren... oraindik barre eragiten didatenak.

Euskadi nazio bat dela aldarrikatu izan dut beti. Orain pairatzen ari garen baloreen krisialdia, indibidualismoarekin lotuta, Inoiz baino argiago ikusten dut konpromezuak hartzea ezinbestekoa dela gure autogobernua eta gure herriaren alde lan egiteko.