EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Ane Gil

Ane Gil Izagirre naiz, azpeitiarra eta 31 urte ditut. Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzan graduatua eta gaur egun irakaslea naiz eskola publikoan. Hemeretzi urterekin hasi nintzen EGIko militantzian baina beti nire bokazioa eta politika uztartzen saiatu naiz. Gauzak esfortzuz eta ekiñez aldatzen direla sinesten dut, eta bide hori politikak ematen digula ardi daukat.

Ane Gil

Txikitatik garbi izan dut  irakaslea izan nahi nuela. Umeak eta hezkuntza izan dira beti nire pasioa eta adinez nagusi naizenetik lotura zuzena izan dut hezkuntzarekin. Hemeretzi urterekin Gipuzkoako Gaztetxoen Elkartean aisialdi munduan murgildu nintzen buru belarri. Bertako ardura eta zuzendaritza hartuz. Erronka handia izan zen garaia hartan baina hezkuntzaren eta aisialdiaren beste alde polit bat ikusteko eta gozatzeko aukera izan nuen.

Hezkuntzako oposaketak atera nituenean eskolarako jauzia egin nuen, eta prozesu hori ere gustatuz, hezkuntzako oposaketetako prestatzaile moduan  hasi nintzen hezkuntzako beste alderdi  bat ikusteko. Gustu handiz konpajinatzen dut eskolako lana eta hezkuntzako oposaketetako prestatzaile lana. Irakasleekin zuzenean lan egiteak eta oposaketak bezalako prozesu zail horretan bidelagun izateak ere asko betetzen nau.

Hezkuntzak on batek etorkizunerako bidea erraztuko digula sinesten dut, horretarako politika on batekin uztartuz.