Ana Ruiz de Alegria Maestu naiz. Duela 58 urte jaio nintzen Vitoria-Gasteizen. 30 urte daramatzat Adanan, Arabako herri txiki batean. Maite dut nire herria,beti daramat bihotzean.
Geografia eta Historian lizentziadun egin nintzen EHUn. Pedagogia-egokitzapenerako ikastaroa egin nuen eta ikasketekin jarraitzea erabaki nuen CEUn, Madrilen egin nuen bibliotekonomia, dokumentazio eta artxibistika masterrarekin. Maite ditut igeriketa, menditik ibilaldi luzeak ematea eta irakurtzea.
Seme nagusi biren ama naiz, bata baita 31 urtekoa eta bestea 28 urtekoa. Menpekotasun egoeran dagoen pertsonaren zaintzailea ere banaiz, eta nire denboraren zati handi bat dedikatzen diot.
Nire konpromiso politikoaren oinarrian daude berdintasuna eta inklusioa. Nire motibazio nagusia da pertsona guztientzat , jatorriari edo egoera pertsonalari begiratu gabe, aukera eta eskubide berberak aurreikusiko dituen gizartea eraikitzen laguntzea.
Halaber, neure egunerokoari zentzu handia ematen dio desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzera dedikatzen diren elkarteetan kolaboratzeak.
Oztopoak desagerrarazteko lanean elkarlanean aritzearen garrantzian sinesten dut, bai eta pertsona guztiak osotasunean garatu ahal izango diren ingurua sortzeko ahaleginean ere . Hala egiten dut 2020. urteaz geroztik Eusko Legebiltzarrean, bai eta Donemiliagako Udalean, bertako zinegotzi bainaiz, eta Adanako Batzorde Administratiboan, bertako presidentetzara iritsi den lehen emakumea naizen aldetik.
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, inklusioa eta Euskadi dira niretzat urrats bakoitza emateko motore ,ezberdintasuna ospatu egingo duen eta gizabanako bakoitzari bere erara loratzeko aukera emango dion etorkizuna eraikitzera begira.
Maite dut Herri hau. Maite dut Euskadi eta uste osoa jarri dut Imanol Pradalesek hazten eta aurrera egiten jarraitzeko eskaintzen digun lidergoan.
Pertsona guztientzat aukera eta eskubide berberak eskainiko dituen gizartea eraikitzeak motibatzen nau.