Ainhoa Santisteban Gutiérrez (Trapagaran, 1973) eta beti egon naiz nire jaioterriarekin lotuta, eta hirurogeita hamarreko hamarkadan komunitate horrek bizi izan zuen eraldaketaren lekuko izan naiz. Francoren diktadura markatu zuten obskurantismo eta beldurretik igaro ginen aldarrikapenak egiten hastera eta itxaropen apur bat izatera. Urte haietan ohartu nintzen politika izan zitekeela bat egiteko baliabiderik onena.
Zuzenbidean lizentziatu nintzen EHU-UPVn eta Musikako oinarrizko titulua ere badaukat, pianoko espezialitatearekin. Hainbat urtetan familiaren enpresan kudeaketa eta administrari lanetan aritu nintzen eta 2007an politikagintzan sartu nintzen. Bozeramaile eta alkateorde izan nahiz eta neure ardurapean izan ditut Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak, alde batetik, eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena, bestetik. Hiritarren Parte hartze gaietarako eta prentsarekiko harremanetarako arduraduna ere izan naiz.
Harro nago euskaldun izateaz, herri honetako kide izateaz. Sentimendu hori etxean ikasi nuen eta oraingo honetan ni neu naiz ondorengoei transmititzen ari naizena. Hainbat urtetan parte hartu nuen Trapagarango gazte taldetan eta Aramendi Eskaut Taldean, azken honetan begirale eta koordinatzaile gisa. Trapagarango futbol taldeko kidea naiz eta Udalean egindako lanari esker hurbiletik izan dut herriko erakundeek egiten duten lan eskerga ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera.
Trapagarango Udalean 12 urtez zerbitzu publikoan aritu ondoren, amaitu berri den legegintzaldian Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNVren talde parlamentarioko kide izan naiz. Ohorea da Imanol Pradales politikari gazte, trebe eta zintzoa buru duen hautagaitza indarberritu honetan parte hartu ahal izatea, garai bat markatuko duelakoan nago.
Politikaz haratago, gehien gustatzen zaidana da San Mamés futbol zelaira joatea Athletic-en partidak ikustera,ez dut partida bakar bat ere galtzen. Estropadak ikustea ere oso gogoko dut. Senarraren familiako guztiak denak izan dira Zierbenako arraunlariak. Etxean ohitura horren jarraitzaileak dira orain Gorka semea eta Izaro alaba. Geratzen zaidan denbora familiari eta lagunei eskaintzen diet. Ez dago plan hoberik!!
Trapagaran, Bizkaia eta Euskadirentzat onuragarriak diren proiektuak bultzatuko ditugu; euskal gizarte osoarentzat.