EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Ainhoa Agirregoikoa

Ainhoa Agirregoikoa Maguregi naiz eta Galdakaon jaio nintzen 1972an. Psikologian lizentziaduna naiz, eta master bat dut diziplina honetan. Arlo horretan eman ditut urte asko; gizarte-hezitzailea ere banaiz. Nire prestakuntza-urteek argi uzten dute zerbitzu publikoarekiko dudan bokazioa, eta motibazio hori sortzen da erantzukizun sozialarekin eta gizarteari ekarpena egitearekin dudan konpromisotik.

Ainhoa Agirregoikoa

Beti izan ditut oso gogoan enpatia, lidergoa eta taldean lan egiteko gaitasuna bezalako baloreak; ezaugarri horiek funtsezko jotzen ditut edozein lan politikotan aritzeko.Eta, hain zuzen ere, politika da nire pasiorik handienetako bat. EAJ-PNVko alderdikide egin nintzen Galdakaon 2012an, eta ordutik hona hainbat arlotan zinegotzi lanetan aritzeko aukera izan dut.Komunitatearen ongizatearekin dudan konpromisoa eta gizarte-premiak ulertzeko eta horiei heltzeko dudan gaitasuna funtsezko zutabeak dira nire zeregin politikoan.

Orain, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko naiz EAJren zerrendan. Talde handi bat baino gehiago da, eta uste dut arlo sozialetik eta zerbitzuetatik neure ekarpena egiteko moduan nagoela; izan ere, nire ustez, zuzenean ezagutzen ditudan pertsonengandik eta esparruetatik gertuen daudenak dira horiek.

Harro nago ikusteaz Euskadik urteetan zehar aurreratu duen guztia eta egoera oso zailak nola gainditu ditugun lanarekin, ahaleginarekin eta konpromisoarekin. Errealitate horrek gogobetetze-irribarrea eragiten dit, eta gure herriaren eta bizilagunen ongizatearen alde lan egiten jarraitzera bultzatzen nau, beti egongo baita hobetzeko tartea. Euskadik ondorengo erronka hauek ditu aurretik: gazteei eta etxebizitzari arreta ematea, trantsizio energetikoa eta osasun-sistema indartzea. Horiek guztiak funtsezkoak dira guztiontzako etorkizun oparoa bermatzeko.

Nire sentimendu abertzalea familiatik datorkit, txiki-txikia nintzela etxean jaso nuen herri honetako kide izatearen sentimendu sendoa. Horregatik, nire erreferente politikoetako bat aita da, abertzale sentitzearen printzipioak eta balioak transmititu zizkidana; beste bat da Juan Mari Atutxa, bizitzea tokatu zitzaizkion hain une zailetan erakutsi zuen sendotasunagatik eta bere jarrera irmoagatik

Aisialdian, musikaz eta familiarekin eta lagunekin denbora pasatzeaz gozatzen dut, energiaz gainezka jartzen nauten eta deskonektatzeko aukera ematen didaten jarduerak. Ahal dudan guztietan, Gorbeiara itzultzen naiz, oroitzapenez betetako lekua baita niretzat, bai eta neure buruarekin birkonektatzeko aterpea ere.

Gazteria, etxebizitza eta trantsizio energetikoa izango ditugu ardatz, aurrerapena bultzatzeko.