EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Ainara Zelaia

Ainara Zelaia Markaida dut izena eta Fruizen jaio nintzen 1974an, Mungialdeko nekazal giroko herri xarmagarri batean. Nazionalismoan errotutako familia batean hazi nintzen, non txikitatik elkarrizketa politikoen eta demokraziaren garrantziaren lekuko izan nintzen. Aitak eta amak funtsezko balioak irakatsi zizkidaten, hala nola errespetua, zintzotasuna eta dedikazioa, eta arrakastaren eta osotasunaren zutabetzat hartu nituen.

Ainara Zelaia

Sektore pribatuan lan egin dut, digitalizazioan aritzen den enpresa batean. Administrazio publikoan hasi nuen nire ibilbide profesionala, eta Barakaldoko Udalean egin nuen lan, jendeari arreta eman, lau urtez; gero, abokatu gisa jardun nuen Sestaoko eta Barakaldoko udaletan eta, ondoren, beste lau urtez, Getxoko Udalaean abokatu izan nintzen.

Aurreko legegintzaldian, Eusko Legebiltzarrean sartu baino lehen, Foru Aldundiko Kanpo Sustapen eta Turismo Zerbitzuko burua izan nintzen. Rol horretan, ekintzailetza-ekosistema berri bat sustatu nuen Bizkaian, kanpo-sustapeneko estrategiak diseinatuz eta garatuz, konexio globalak ezarriz eta Bilboko ekintzailetza-zentro handienaren garapena gidatuz. Gainera, enpresa eta ekintzaileentzako nazioarteko nodoak ezarri nituen, Boston, Tel Aviv eta Helsinki bezalako hirietako ordezkariekin elkarlanean. Turismoa erabili nuen Bizkaia kanpoan kokatzeko eta eskualdeko garapen ekonomikorako funtsezkoak diren ekitaldiak erakartzeko.

Euskadiko zerbitzu publikoarekin eta garapenarekin konprometituta dagoen pertsona naiz. Nire motibazioa euskal gizartearen aurrerabidean laguntzea da, etorkizuneko belaunaldientzat etorkizun oparoa sortzeko nahian oinarrituta.

Eremu pribatuan eta publikoan dudan esperientziak, eta Fruizko alkate ohia izateak ematen didaten kudeaketarako gaitasunak, erronka politikoei aurre egiteko ikuspegi integrala ematen didate. Garapen ekonomikoan eta nazioartekotzean espezializatzen naiz, gure herriak duen ahalmen paregabeaz jabetuta. Nire erronka handienak Euskadi trantsizio energetikoaren buru izatea eta honetara talentu globala erakartzea dira.

Abertzale izaten etxean ikasi nuen eta nire politikarekiko interesa etxeko elkarrizketa politikoetan eta lidergoa izan duten Angela Merkel bezalako emakume politikarietatik datorkit. Beste erreferente batzuk izan dira, Agirre Lehendakaria, euskal mailan, eta Kennedy, nazioartean. 

Politikatik kanpo, irakurketaz eta bidaiez gozatzen dut, beste kultura batzuk aztertzeko eta nire ikuspegia zabaltzeko aukera ematen baitidate. Bizkaiko nire lekurik gogokoena Gorlizko itsasargia da, bertan bakea eta familiaren oroitzapenak aurkitzen baititut. Eta, batez ere, nire alaben irribarreek argitzen dute nire eguna, haien errugabetasun eta jakin-minarekin.

Nire erronka nagusiak: Euskadi trantsizio energetikoaren buru izatea eta Herri honetara talentu globala erakartzea.