EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Agurne Juldain

Agurne naiz, Arrasatearra. Nire alaba Paulerekin batera familia txiki ederra osatzen dut.

Psikologian lizentziatua eta hamaika lanetan ibili ondoren 2016 urte amaieran hasi nion Sarea Fundazioak kudeatzen duen Bidean Heziketa Zentroaren arduran proiektua kudeatzen bertako arduradun bezala.

Agurne Juldain

Bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dut, iraganeko istorioak landuz, gaurko errealitatean murgilduz eta etorkizuna amestuz. Lan gogorra izanda ere asko maite dudan lana da. gizakiarengan iraganak pisu handia du, gaurkotasunak errealitate batean jartzen zaitu eta etorkizunak amesteko aukera ematen dizu. Ametsen bidez indarra lortzen da aurrera egiteko iraganaren pisua leunduz nahiz eta ahaztu ezin daitekeen denbora eta gertaerak izan. 

Jaio nintzenetik eman ditut Arrasateko Batzokian orduak eta orduak nire amama Roge eta tia Encarnitarekin. Amak esaten dit hauen izakeran antzekotasun asko ditudala, zorionekoa ni hauek maite zuten moduan maite dudalako EAJ eta bere politika eredua. Arrasateko UBBko lehendakaria naiz 2022 urtetik eta 2023ko ekainetik zinegotzia naiz Udaletxean. 

Euskadi nazio abertzale, euskaldun eta justuarengatik egunero lanean. Iragana ahaztu gabe etorkizuna amesten eta ametsak egi bihurtzeko egunero lanean. Gogotsu eta indartsu!

Tangoa dantzatzea asko gustatzen zait. Argentinara bi aldiz joan naiz oporretan eta bertako kultura eta gastronomia maite ditut. Bertako haragia eta gozoak zoramena! Gogoan dut Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxera lehenengo aldiz joan nintzenean eta Gernikako Arbola ikusi nuenean sentitutako emozioa. Mahai baten inguruan zeuden 4 Euskal Argentinarrak musean jolasten zeuden eta euskaraz hitz egiten. Bihotza erabat eztanda egin zidan bertakoekin hizketan hasi nintzenean.

Sukaldatzen asko disfrutatzen dut. Agian ez da egokia esatea baina esaten dute oso sukaldari ona naizela. Gazia gozoa baino hobeto egiten dut. Jatun ona naiz ere eta gehien gustatzen zaidan janaria arraina da. Erretiroa heltzen zaidanean sukaldaritzako ikastaroetan murgiltzeko asmoa dut, dakidana hobetzeko eta gauza berriak ikasteko. Guztiok gonbidatuak zaudete mahai baten bueltan nire patata tortilla probatzera!

Euskadi eraikitzen jarraitu nahi dut Imanol eta lantalde osoarekin batera, orain arte egindako lan bikainaren jarraitzailea izan nahi dut.